Ezkaba. Gune “naturala”.

Gaur, iha egunero bezala, Ezkaba mendi magaletik buelta ematera atera naiz. Tarte hauek, gurekin bizi den txakurrakin partekatzen ditut, Kobu. Gurekin bizi dela diot, guk bere jabeak ez garelako, etxeko beste kide bat da, eta guk gune libre batean bizitzen saiatzen ari gara.

Azkenengo astean Ezkaba inguruan ibiliz bi gauz bereizi, edo ez ohikoak, neretzat behintzat, gertatu zaizkit. Batean azkonar bat ikusi eta bestean orkatz gazte pare bat ikusi ditut. Bi egoera ezberdin baina sentimendu edo hausnarketa bera sorarazi didatenak.

Azkonarra bide ertze batean zegoen, bularra alanbre batez inguraturik zuela, tranpa batean bere burua harrapatua ikusi zuen animalia. Orkatzak aldiz, belarra jaten ari ziren lasai asko errepide sare nagusi batetik hurbil-hurbil, arratsaldeko 15.30_tan.

Bat, azkonarra, gizaki batek prestatutako kaiola batean harrapatuta. Besteak, orkatzak, gizakiak sortutako mugikortasun “harresi” baten ondoan mugatuak. Bi kasuetan gizakiak tarteko.

Nik gizaki bezala ondorengoa hausnartzen dut. Ederra da inguruan daukagun fauna. Gertu izatearen balioa mantendu, elikatu eta zaindu beharko genuke. Baina nola landu gure fauna. Modu naturalean edo modu naturalagoan. Hau da, faunaren hedadura eta zabaltzea kontrolpean izanda (Modu Naturala) edo, bere izaera errespetatuz eta guk faunaren beharretara malgutasunez moldatuz (Modu naturalagoa).

One clap, two clap, three clap, forty?

By clapping more or less, you can signal to us which stories really stand out.