Askatasuna

Askatasunaren sentsazioa oso subjektiboa da. Batzuentzat ardurarik ez hartzea da; beste batzuentzat dena kontrolpean izatea. Askorentzat askatasuna utopia hutsa da; gutxi batzuentzat eguneroko sentsazioa da.

Egin proba bat. Goizean goiz pentsatu zer egin nahi duzun eta nola egingo duzun. Saiatu zaitez zure helburua lortzeko oztopo diren ardura guztiak alde batera uzten. Saiatu. Benetan, saiatu zaitez.

Jaiki orduko bataila galdu duzu. Oztopoak eginbehar bilakatu dira jada. Ez galdu denborarik filosofia merkeekin.

Bai, katiluetan idatzita datorren filosofia. “Gaur egun handia izango da”. “Ez izan beldurrik eta aurrera”. “Gaur zure etorkizunaren hasiera da”.

Bai, esaldi hutsen bilduma ederra egin genezake gaur egungo “PauloCohelisten” filosofia merkeekin eta haien bizipoz aspergarri eta edulkoratuarekin, eta haien bizitza baikortasun artifizialean oinarritzen duten pseudofilosofo horien txorradekin.

Saiatu zaitez pertsona askea izaten. Saiatu zaitez artikulu bat idazten. Errepasatu, erritmo egokia izan dezan. Askatasunean oinarritutako artikulua ote da?

Ez.

One clap, two clap, three clap, forty?

By clapping more or less, you can signal to us which stories really stand out.