Teknologiaren kazetaritza

Kazetaritzaren iraultza –jada, gainbehera esatea gaizki ikusia dago– ekarri zuen teknologia geratu barik dabil. Kazetaritzan ekiteko eta storytelling–istorioak kontatzea– egiteko geroz eta aukera gehiago dago, sareak ahalbidetzen dituen aukerak mugaezinak direlako.

Vox.com sakontzeko kazetaritza da, ez da kontsumo azkarreko informazio proiektua –NYTimes Now aplikazioan bezala. Erreportajegintza lantzen dute, albisteak ulertzeko informazio bildumak osatzen dituzte: “Understand the news”. Snowfall estiloko erreportajegintza lantzen dute, narratiba estiloari erreferentzia egiten dio, testua, bideoak, argazkiak, infografiak, komentarioak… Denetarik nahasten du, baina era antolatu baten aurkezten du. New York Timesek kaleratu zuen era horretako lanari zor dio izena. Ezberdintasuna, baina, kasu honetan, zera da: eskaintzen diren loturak ez direla barne loturak, ez direla medioak berak landutako informazioak, artikuluak, elkarrizketak, bideoak, argazkiak…New York Timesek egin zuen bezala. Vox-en kasuan, istorioan sakontzen lagunduko diguten informazioak, beste hedabide batzuek kaleratutakoak dira, beste nonbait argitaratutakoak, beti ere medioagatik kontrastatutakoak; softwareak ahalbidetzen du era horretan lan egitea.


Originally published at social.shorthand.com.