Euskal musika “anestesiatuta”?


Aste honetan bertan Anestesiaren azken diskoa erosi du, “Zirkulutik espiralera”. Hobe esanda CDa erosi du, fisikoan, izan ere ez baitut beste aukerarik izan fisikoan erostea baino, gustuko formatua ez dudan arren.

Lehen CDak erosten nituen, ze cassetteak erabili banituen ere, azken hauek besteei diskoak/zintak kopiatzeko izaten zen. TDK eta antzerako markak, gogoan izango dituzue.

Nire lehen iPhonea 2008an erosi nuen eta ordutik diskoak formatu digitalean erosi izan ditut. Bai, normalean iTunesen bertan eta diskoa kaleratzen zen egunean bertan. Hala izan da Su ta Gar-en “Ametsak pilatzen” eta “Bizirik gaude” diskoen kasuetan, Berri Txarraken “Haria” eta “Denbora da poligrafo bakarra” eta beste zenbait. Disko bakoitza 8,99 eta 10,99€ artean izaten da, arrazoizko prezioa nire ustez. Eta iTunesen ez badago saiatu izan naiz digitalean webgunetik erosten, Mantisaren lehen diskoarekin egin nuen moduan. Anestesiaren azken diskoarekin berdin egin nahi nuen, baina ez da posible izan.

Anestesiak baditu diskoak iTunesen, oker ez banaiz Esan Ozenki Recordsekin diskoetxearekin argitaratutakoak. Hortik aurrerakoak ez. Hortaz, diskoetxearen webgune ofizialera jo nuen, bonberenea.com webgunera hain zuzen ere. Pentsatze nuen CD formatuaz gain MP3 formatuan edo erosteko aukera izango zela. Baina ez, CDa besterik ez nuen topatu. Horregatik Bonberenearen twitter kontuak Anestesiaren disko berriaren berri eman zuen txioa erantzun nuen galdetzeko ea iTunesen argitaratzeko asmorik zuten. Oraindik ez dut erantzunik jaso, beraz, aste honetan diskoa erostea erabaki nuen.

Ez al dago euskal musika “anestesiatuta”? Iruditzen zait ezinbestekoa dela gaur egunean formatu digitalean musika saltzea. Euskarazkoek ere hor izan behar dute. Badakit zenbaitek pirateatzea errazten duenaren mamua dutela, baina esango dizuet zer egin nuen CDari gainazala kendu nionean: MP3 formatura pasa nire gailuetan kopiak izatekoa. Ez, horrek ez du pirateria erraztu edo zailtzen, horrek euskal musikaren zabaltzea zaharkituta uzten duela uste dut.

Egia esan Anestesiaren diskoa birsaldu nezake izan ere erosi nuen egun berean, aipatutako digitalizazioa burutu ondoren kaxan gorde nuen gaur arte, idatzi honetan gehitzeko argazkia ateratzeko atera dudan arte. Ez du zentzurik.

Show your support

Clapping shows how much you appreciated Egoitz Lizaso’s story.