Greta Thunberg-ek NBEko idazkari nagusi António Guterres-i emandako hitzaldia

25 urtez ezin konta ahala jende jarri da Nazio Batuetako klima-biltzarren aitzinean, gure nazioetako liderrei isuriak geldiaraz ditzatela galdegiten. Baina argi dago horrela ez dela emaitzarik lortu, isuriak gero eta handiagoak dira eta.

Ondorioz, nik ez diet deus galdegingo.

Aitzitik, zera eskatuko diot mundu osoko jendeari: jabetu dadila gure liderrek huts egin digutela.

Izan ere, arrisku existentzial baten aurrean gaude eta ez dugu eromenezko bide honetan jarraitzeko astirik.

Footage: UNFCCC, Videographer Justin K. Davey

Suedia bezalako herrialde aberatsek urtero gutxienez %15 gutxitu beharko lituzkete beren isuriak, hartara 2 graduko berotzearen xedea iristekotan. Batek pentsa lezake komunikabideek eta gure lider guztiek ez bide dutela beste mintzagairik, baina bakar batek ere ez du inoiz halakorik aipatzen.

Era berean, apenas inork esaten duen seigarren suntsipen masiboan sarturik gaudela, egunero 200 espezietik gora desagertzen direlarik.

Bestalde, inork ez du inoiz hitz egiten ekitatearen auziari buruz, argiro xehatua baita Parisko hitzarmen guztian, zeinak guztiz beharrezkoa baitu eskala globalean funtzionatuko badu. Horrek esan nahi du ezen nirea bezalako herrialdeek 6–12 urtean iritsi beharko luketela, isurien gaurko abiaduran, zero isuritara, hartara herrialde pobreagoetako herritarrek ―guk dagoeneko eraikiak ditugun azpiegitura batzuk eraikiz, hala nola ospitaleak, elektrizitatea eta edateko ur garbia― beren bizimaila jaso ahal izan dezaten.

Izan ere, nolatan espero genezake India, Kolonbia edo Nigeria bezalako herrialdeek klimari buruzko ardurarik har dezaten, baldin eta guk, dagoeneko den-dena daukagunok, Parisko hitzarmenean hartu genituen konpromisoen gainean ardura zipitzik ere hartzen ez badugu?

Hortaz, aurtengo abuztuan eskola hasi zelarik, Suediako parlamentuaren atariko zoruan eseri nintzen. Klimaren aldeko eskola-greba egin nuen.

Baina jendeak dio hobe nukeela eskolan egon. Zenbait jendek dio ikasi egin beharko nukeela, horrela klimari buruzko zientzialari bihurtu eta “klimaren krisia konpondu” ahal izan dezadan.

Baina zer dela eta ikasi beharko ote nuke agian inoiz gertatuko ez den etorkizun baten alde, baldin eta inor ez bada etorkizuna salbatzeko deus egiten ari? Eta zer ote da egitateak ulertzea, baldin eta egitaterik inportanteenek ez badiote deus esaten gure gizarteari?

Gaur, egunero, 100 milioi petrolio-upel erabiltzen ditugu. Ez dago hori aldatzeko politikarik. Ez dago araurik olio hori lurpean gordetzeko.

Beraz, ezin dugu mundua salbatu arauak begiratuz. Arauak baitira aldatu beharrak.

Beraz, ez gara hona etorri munduko liderrei gure etorkizuna zaindu dezatela erregutzera. Ez entzunarena egin digute orain arte eta ez entzunarena egingo digute berriro ere.

Haiek nahi ala ez aldaketa etorri badatorrela jakinaraztera etorri gara hona. Jendeak erronkari helduko dio. Eta gure liderrak haurrak moduan jokatzen ari direnez, haiek aspaldian izan behar zuten erantzukizunari heldu beharko diogu guk.

Greta Thunberg

Hitzaldi honetako testua Greta Thumbergek idatzia da. Greta Thumbergek argitaratzeko baimena eman digu.

Translation made by: Mikel Irurtia

This is the original blog post from Greta Thunberg that the above text was translated from. If you want to add a language that is native to you, please send a mail to marten@wedonthavetime.org.

Greta’s initiative is best known as #FridaysForFuture. Every Friday we are all invited to join her and people globally in a local strike to mitigate and put the spotlight on the climate crisis. There will also be a global climate strike on March 15, 2019. Use the #FridaysForFuture hashtag go get involved and follow Greta on Twitter.

Facts about We Don’t Have Time

We Don’t Have Time is the world’s largest social network for climate action. Together we are the solution to the climate crisis.
But we are running out of time.
Join us: www.wedonthavetime.org.

--

--

We Don’t Have Time
Greta Thunberg: Translations of Her Own Words

We Don’t Have Time is a review platform for climate action. Together we are the solution to the climate crisis.