Datu bisualizazioa / datu kazetaritza

Kazetaritzan nabarmentzen ari diren joera guztien artean, datu bisualizazioarekin lotutakoak aukera gehien eskaintzen ditu agian. Berez, nolabaiteko diziplina zaharra da, infografiaren mundua aspaldikoa baita kazetaritzan. Baina tresna digitalen bidez birrasmatzen ari da, aukera berriak eskainiz. Gero eta datu gehiago daude eskura, beraz, gero eta aukera gehiago informazioa lantzeko.

Sarrera orokorrean aipatu bezala, datu bisualizazioaren mundua oso zabala da, eta garapen handia izan du azkenaldian. Askotan konplexutasun teknikoa handia da, eta tresnen atzean garatzaileak edota datutan aditutako teknikariak daude. Baina kazetarientzat erabilgarri diren tresnak ere aurkitu daitezke, kode jakintzaren beharrik izan gabe.

Gaur egun, ez dago zalantzarik grafikoen ekarpena funtsezkoa denik.

Datugintzaren garrantziaz jabetzeko, The Guardian-en esperientzia laburbiltzen duen artikulu bat irakurtzea gomendagarria da:

Inside the Guardian: News by numbers

Eta The Guardian-en lanak kontsultatzeko: Datablog

Leku bat ikasteko, adibide praktikoekin: Storybench

Zerrenda bat: 300 blog datu kazetaritzari buruz

Jarraian, mundu honetara hurbiltzeko zertzelada batzuk eskaini nahi dira. Lehen zatian kazetarientzat erabilterrazak diren tresnak aipatuko dira, azkar informatzeko beharrari ongi erantzuten dutenak. Bigarren eta hirugarren zatietan, berriz, tresna konplexuagoak, baina interesgarriak eta ezagutu beharrekoak. Hauetako batzuekin ere lan errazak ere egin daitezke (mapagintzan, esate baterako).

Hona hemen tresna aukeraketa bat, hiru multzotan banatuta:

1. Datu sinpleetarako

Datuz inguraturik bizi gara. Datuak albiste dira askotan. Hauetako asko erraz irudikatu daitezke, eta irudikatzen direnean hobeto ulertzen da informazioa.

Greziako erreferendumaren emaitza, TTIPi buruzko bozketaren emaitza, langabeziaren datuak, kotxe salmenta, atxiloketen kopuruaren bilakaera… hamaika gai grafiko bihur daiteke, eta horrela erraztu ulermena eta arreta piztu.

Hedabideek Twitter-en dituzten kontuen denbora lerroan ohikoak dira grafikoak, gero eta gehiago. Amu ona dira irakurlearen arreta bereganatzeko.

Hona hemen bi tresna interesgarri:

1) Datawrapper

Eskuragarri hainbat hizkuntzetan: alemaniera, inglesa, frantsesa, espainiera, italiera, txinera eta portugesa.

Lau bertsio ditu:

a) Basic (dohakoa)

Ezin da irudia exportatu, ezin da txertatu

b) Single (12 € 30 egunetarako)

Kazetari solteentzat interesgarria.

c) Team (100 € hileko)

Hedabideentzat interesgarria.

d) Pro (neurrira, aurrekontupean)

Grafiko mota ezberdinak eskaintzen ditu: barrak, zutabeak, lineak, tartak, donutsak, tablak,… Grafikoak diseinu aldetik nahiko sinpleak dira, baina eraginkorrak.

Abantaila nagusia datuak igotzeko modua da: kalkulu orri batetik kopiatu eta itsatsi.

Horrez gain, grafikoen neurriak moldagarriak dira.

Egun hauetako adibide bat:

El 77% de los noruegos cobra más de 50€ al día. http://t.co/VJFIBZJFI1 pic.twitter.com/dYxF4dzanz
— porCausa (@porCausaorg) julio 9, 2015


2) Infogram

Hiru bertsio eskaintzen ditu:

a) Pro (15 $ hileko)

b) Business (42 $ hileko)

c) Enterprise (146 $ hileko)

30 eguneko dohako proba egiteko aukera ematen du.

Diseinu koloretsua eta estilo oso markatua eskaitzen ditu (gutxienez, bertsio sinpleetan)

Beste aukera batzuk:

Plotly

Tuturial bat Plotly-ren erabilerari buruz: How to build an embeddable interactive line chart with plotly

Piktochart

Datavisual


2. Datu konplexuetarako

Datuak konplexuak direnean, adierazle ezberdinak uztartzen direnean, geruzak pilatzen direnean, tresna konplexuagoak behar izaten dira. Tresna hauek erabiltzeko adituak egoten dira.

Hedabideen munduan, bereziki ezaguna da Tableau.

1) Tableau

Tableauk dohako bertsio bat du (deskargatzen den aplikazioa da): Tableau Public.

2) Instant Atlas

Adibidez, tresna honekin garatu du Gaindegiak Berriarentzat udal eta foru hauteskundeetako mapa interaktiboa.

3) Datuak geoerreferentziatzeko

Datu bisualizazioaren eremuan, oso adar garrantzitsua da datuak geoerreferentziatuta eskaintzea, hau da, geografikoki kokatuta, mapa batekin lotuta.

Berez, aurreko adibidea, Instant Atlasekin egindako hauteskunde mapa datu erreferentziatuen adibide bat da. Datuen bisualizazioari osagai espaziala eransten zaio. Ikuspegi espazial horrek nabarmen errazten du datu konplexuen ulermena. Oso aberasgarria da informazioa lantzeko orduan.

Mapagintza honetan aritzeko aukera batzuk:

a) CartoDB

Adibide interesgarri batzuk:

Berdintasunaren mapa Hego Euskal Herriko alkatetzetan

El mapa dels alcaldes de Catalunya

Local newspapers per million population

b) Mapbox

c) Mapsnews4


Originally published at www.berria.eus on July 13, 2015.