Kazetaritza digitalerako tresnak


Kazetaritza digitala etengabe zabaltzen eta indartzen ari da, abiadura izugarriarekin eta konplexutasun handiarekin. Halaber, kazetaritza digitala garatzeko tresnen mundua etengabeko berritze prozesuan murgilduta dago. Mundu bizia da: egunero plazaratzen dira tresna berriak, egunero eskaintzen dira hobekuntzak.

Tresnen mundu aberats horretan ez galtzeko, ikastaro honetan proposatzen da kazetaritzaren joera nagusiei erreparatzea. Hau da, norantz garatzen ari da kazetaritza digitala aztertzea, eta horren arabera, garapen horri lotutako tresna batzuk lantzea.

Jakina, joera nagusiak gehiago dira, baina hautatu egin behar dira. Hauek funtsezkoak dira kazetaritzaren etorkizunerako:

1. Sare sozialen sofistikazioa

Sare sozialak kazetaritzaren katalizadoreak dira, zabalkundea bizkortzen dutenak. Instalatuak daude maila guztietan. Ezin da ulertu egungo kazetaritza sare sozialik gabe. Kazetaritza egiteko Facebook edo Twitterren erabilera ezinbesteko bilakatu da. Gakoa orain honako hau da: erabilera horri nola atera etekinik handiena. Nola izan eraginkorragoa sare sozialak erabiltzen. Horretarako azkenaldian hamaika tresna sortu dituzte.

Ugaritasunaz jabetzeko, adibide bat: artikulu honetan, soilik Twitterrekin lotutako 91 tresna ezberdin bildu dituzte:

The Big List of Twitter Tools: 91 Free Twitter Tools and Apps to Fit Any Need

(Kevan Lee, BufferSocial bloga)

Analitika, foroak, esplorazioa, jarraitzaileen kontrola, traolak, irudiak, monitorizatzea, programazioa, joerak,… denetarako dago tresna bat edo gehiago.

2. Mugikortasuna (telefonoa erdigunean)

Batetik, irakurle/erabiltzaileak gero eta denbora gehiagoz erabiltzen du telefonoa, gero eta gehiago erabiltzen du telefonoa informatzeko, albisteen berri izateko eta elkar eragiteko. Bestetik, berehala eta bertatik informatzeak gero eta garrantzi handiagoa dauka. Zeregin horretarako telefonoa bihurtu da tresna nagusia. Eta telefonorako garatzen ari diren aplikazioak edo tresnak aukera berriak zabaltzen ari dira (ediziorako, zuzenean emititzeko, eta abar).

Eskuko telefonoaren garrantzia ulertzeko, hona hemen datu batzuk.

a) Berriaren bisita kopuruak (%), 2012tik 2015ra bitartean (2015ean, lehen seihilekoan)

b) Erresuma Batuko datuak (egunkarien trafiko mugikorra):

Over half of Mirror and Indy UK audience is mobile-only

c) Estatu Batuetako datuak:

Mobile Isn’t Killing the Desktop Internet

c) NYT Washtapp-ean hasi du albisteak zabaltzen.

The New York Times is publishing on WhatsApp for the first time, covering Pope Francis

d) Azkar kontatu, bideo laburra eta guzti (Twitterren bideo integratuaren bidez)

3. Datu bisualizazioa / datu kazetaritza

Datuak ikustarazteko tresna digitalen garapenak bi aukera berri ekarri ditu:

a) Erraztu du datuetan oinarritutako informazioen ulermena

b) Datuak (baita datu konplexu eta ugariak ere) lantzeko aukera zabaldu du, informazioa lantzeko bide berriak ahalbidetuz.

Datuen esplotazioan eta azterketan oinarritzen den kazetaritzaren balioa handitu da azkenaldian.

Datuetarako tresnak ugaritu dira. Ikusi besterik zenbat tresna dauden webgune honetan:

Visualising Data

Oihanean galdu gabe, datuak esku artean, elementu grafiko sinpleekin informazioa ulertarazteko pauso handiak eman daitezkeela barneratu behar da. Adibide pare bat:

a) La crisi grega, en cinc gràfics (Ara)

b) Greziako erreferendumaren behin-behineko emaitzak

4. Narratiba berria

Garapen digitalak (eduki multimedia, programazioa,…) ematen dituen aukerak baliatuz historiak kontatzeko modu berriak asmatu dira. Kazetaritza berriaren zutabeetako bat da. Ikusgarriena agian, baina erabileraren ikuspuntutik ez garrantzitsuena, bere baitan duen konplexutasunagatik (berrikuntza, denbora eta talde lana eskatzen du, baliabide asko, askoren esku ez daudenak). Dena den, egon badaude bertsio sofistikatuak eta sinpleak ere.

Behar bada, aro berri baten hasiera markatu zuen lana New York Times-en Snow Fall izenburukoa izan zen. Haren atzetik milaka adibide etorri dira. Gehiago edo gutxiago, hedabide garrantzitsu guztiek saiakerak egin dituzte eremu honetan.

Bi hiru multzo bereizituko nituzke:

a) Ikusgarritasuna, multimedia izaera, eta interaktibitate murgiltzailea baliatzen dituena

b) Sinpletasuna, estetika eta interaktibitate parte-hartzailea biltzen dituena.

c) ) Narratiba mota hau telefonoetara eramaten saiatzen dena.

Journalism.co.uk webgunearen artikulu berri batean, berriz, gogoeta interesgarri bat planteatzen du Alastair Reid kazetariak narratiba interaktiboari buruz.

The 3 levels on the spectrum of interactive storytelling

ITURRIAK ETA ERREFERENTZIAK

Kazetaritza digitalerako tresnen munduan sakondu eta berrikuntzak jarraitu nahi izanez gero, iturririk hoberena Ezra Eeman kazetaria da (@ezraeeman). Tresna digitalen gaia jarraitzeko bi modu ditu:

TWITTER: Journalism Tools (@Journalism2ls)

PINTEREST: Jornalism Tools

Esploratzeko gonbidapen bat: Tools to explore in 2015

Artikulu interesgarri bat gaiari buruz: Lecciones sobre videoperiodismo: nuevas narrativas audiovisuales

Kazetaritzari buruz, bi webgune gomendagarri:

1. NiemanLab

2. Journalism.co.uk

IKASTAROAREN AURKEZPENA

One clap, two clap, three clap, forty?

By clapping more or less, you can signal to us which stories really stand out.